14 Ceren damu eguin darotaçuen Sineco mortuan, populuaren jaçargoco orduan, eta haren aitzinean ez nauçuen sainduetsi nahi içatu uren gainean: hequiec dira Jaçargoaco urac Cadesen, Sineco mortuan.
15 Moisec ihardetsi cioen:
16 Jaunac, guiçon gucien izpirituetaco Jaincoac berez beça populu hunen buruçagui içateco,
17 Hauquien aitzinean ilkico eta sarthuco ahal içanen dena, hauquiec ilkiaracico eta bihurraracico dituena, beldurrez-eta Jaunaren populua içan dadien ardi arçain gabeac iduri.
18 Eta Jaunac erran cioen: Har çaçu Josue Nunen semea, guiçon bat ceinaren baithan baita Izpiritua, eta haren gainean eçar çatzu escuac.
19 Emanen da Eleaçar apheçaren eta populu guciaren aitzinean,
20 Eta, oroc ikusten dutela, emanen diozcatzu manamenduac eta çure gloriatic pharte bat, Israelgo semeen baldarna guciac ençun deçançat.