4 Eta Moisec erakarri çuen hequien eguitecoa Jaunaren erabaquira.
5 Eta Jaunac erran cioen:
6 Gauça çucena galdeguiten dute Salphaaden alabec: emoçuete ontasun bat beren aitaren ahaideen artean, eta haren ondotic haren ondore içan beitez.
7 Bada, hau erroçuete Israelgo semeei:
8 Guiçon bat hilcen denean semeric gabe, haren ondoregoa iraganen da haren alabara.
9 Alabaric ez badu, anaiac içanen ditu ondore.
10 Anaiaric ere ez badu, ondoregoa emanen dioçuete aitaren anaiei.