6 Gauça çucena galdeguiten dute Salphaaden alabec: emoçuete ontasun bat beren aitaren ahaideen artean, eta haren ondotic haren ondore içan beitez.
7 Bada, hau erroçuete Israelgo semeei:
8 Guiçon bat hilcen denean semeric gabe, haren ondoregoa iraganen da haren alabara.
9 Alabaric ez badu, anaiac içanen ditu ondore.
10 Anaiaric ere ez badu, ondoregoa emanen dioçuete aitaren anaiei.
11 Bainan aita-aldeco osabaric ez badu, ondoregoa haren ahaide hurbilenei emana içanen çaiote: eta hau saindu iduquia içanen da Israelgo semeez, bethi gucico leguetan, Jaunac Moisi manatu dioen beçala.
12 Halaber erran cioen Jaunac Moisi: Abarimgo mendi hortara igan çaite, eta hortic beguiets çaçu Israelgo semeei ematera nihoacoeten lurra.