12 Eta aratche bakarca, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustia sacrificioco; eta ahari bakarca, bi hamargarren irin cethabatu olioz bustia;
13 Eta bildots bakarca oliotic sacrificiotzat irin cethabatuco hamargarrenaren hamargarrena. Hori çaio Jaunari usain guciz goçozco eta isensuzco holocausta.
14 Bitima bakotcharençat ixuri behar diren arnozco libacioneac hauquiec dira: hin baten erdia aratche bakarca, herena ahariarençat, laurdena bildotsarençat. Hori içanen da holocausta urthearen itzulian elkarri darraitzan hilabethe orotacoa.
15 Aker bat ere escainia içanen da bekatuarençat Jaunari bethiraco holocaustetan bere libacioneequin.
16 Eta lehembicico hilabethean, hilabethearen hamalaugarren egunean içanen da Jaunaren Bazcoa.
17 Eta hamaborzgarrenean besta-burua: çazpi egunez ogui airisa janen da.
18 Egun hequietaric lehena içanen da gurgarri eta saindu: hartan ez duçue escu-lanic eguinen.