23 Goiceco holocaustaz landan, ceina eguinen baituçue bethi.
24 Hola eguinen duçue çazpi egunetaric bakotchean suaren bazteco, eta usain Jaunari guciz goçotan, ceina holocaustatic eta bitima bakotcharen libacioneetaric alchatuco baita.
25 Çazpigarren eguna ere ospe handitaco eta saindu içanen çaitzue: eta hartan escu-lanic ez duçue batere eguinen.
26 Picainetaco eguna ere, Jaunari fruitu berriac escainico ditutzuenean, asteac bethe diren ondoan, gurgarri eta saindu içanen da: eta hartan escu-lanic batere ez duçue eguinen.
27 Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, bi aratche arthaldetic, ahari bat eta urtheco bildots narriogabeac çazpi,
28 Eta hequien sacrificiotzat, irin cethabatu olioz bustia, hirur hamargarren aratche bakarca, bia aharica,
29 Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakarca, ceinac çazpi baitira orotara; aker bat ere