1 Çazpigarren hilabetheco lehembicico eguna halaber içanen çaitzue gurgarri eta saindu; ez duçue egun hartan escu-lanic batere eguinen, ceren den durrundaco eta turutetaco eguna.
2 Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;
3 Eta hequien sacrificioetan hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakotcharençat, bi hamargarren ahariarençat,
4 Hamargarren bat bildotsca, ceinac orotara çazpi bildots baitira;
5 Eta bekatuarençat aker bat, ceina populuaren xahupeneco escaincen baita,
6 Hilabethe hasteco holocaustaz landan bere libacioneequin, eta bethiereco holocaustaz landan ohico libacioneequin. Escainico ditutzue ceremonia berequin, Jaunari erretzen çaioen usain guciz onetan.
7 Çazpigarren hilabethe hartaco hamargarren eguna ere saindu eta gurgarri içanen çaitzue, eta çuen arimac atsecabetan eçarrico ditutzue; egun hartan ez duçu escu-lanic batere eguinen.