3 Eta hequien sacrificioetan hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakotcharençat, bi hamargarren ahariarençat,
4 Hamargarren bat bildotsca, ceinac orotara çazpi bildots baitira;
5 Eta bekatuarençat aker bat, ceina populuaren xahupeneco escaincen baita,
6 Hilabethe hasteco holocaustaz landan bere libacioneequin, eta bethiereco holocaustaz landan ohico libacioneequin. Escainico ditutzue ceremonia berequin, Jaunari erretzen çaioen usain guciz onetan.
7 Çazpigarren hilabethe hartaco hamargarren eguna ere saindu eta gurgarri içanen çaitzue, eta çuen arimac atsecabetan eçarrico ditutzue; egun hartan ez duçu escu-lanic batere eguinen.
8 Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;
9 Eta hequien sacrificioetan, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakoxca, bi hamargarren ahariarençat,