34 Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.
35 Çorcigarren egunean, ceina baita ospetsuena, ez duçue escu-lanic batere eguinen.
36 Escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat, ahari bat eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;
37 Eta behar den beçala escainico ditutzue sacrificio eta libacioneac aratche, ahari eta bildots bakoxca,
38 Eta bekatuarençat akerra, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.
39 Horiec escainico ditutzue Jaunari bere besta-buruetan, berçalde direlaric botuzco eta çuen oldezco escainçac holocausta, sacrificio, libacione eta baquezco bitimetan.