10 Aaroni eta bere semeei, ceinei utziac içan baitira Israelgo semeez. Bainan Aaron eta bere semeac eçarrico dituçu apheztasuneco eguimbideetaraco. Eguimbide horietara hurbilduco den arrotza hilen da.
11 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
12 Nic lebitarrac hartu ditut Israelgo semeen artetic, Israelgo semeetan amaren sabela idequitzen duen lehen-sorthu guciaren orde; eta lebitarrac eneac içanen dira.
13 Ecen lehen-sorthu guciac eneac dira, lehen-sorthuac jo ditudan ordutic Eguiptoco lurrean: enetzat sainduetsi ditut Israelen lehen-sorthuac oro, guiçonetic abereetaraino, eneac dira. Jauna naiz ni.
14 Eta Jauna Moisi minçatu cen Sinaico mortuan, cioelaric:
15 Athera çaçu cembat diren Lebiren semeac, beren aiten etcheca eta familiaca, guiçonqui hilabethe batecoac eta handic goitico guciac.
16 Moisec kondatu cituen Jaunac manatu beçala,