2 Eta hautchec dira Aaronen semeen icenac: Nadab haren seme çaharrena, guero Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar.
3 Horiec dira icenac Aaronen Seme aphecenac, ceinac içan baitziren gançutuac, eta ceinen escuac içan baitziren betheac eta consecratuac apheztasuneco eguimbideen bethetzecotzat.
4 Hil içan ciren bada haurric gabe Nadab eta Abiu, su atzea Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric Sinaico mortuan: Eleaçarrec eta Ithamarrec apheztasuneco eguimbideac bethe cituzten beren aita Aaronen aitzinean.
5 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6 Hurbilaraz çaçu Lebiren leinua eta jarraraz çaçu Aaron apheçaren aitzinean, cerbitza deçaten eta çain egon ditecençat,
7 Eta beguira detzaten, populuac lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean bihurtu behar dituen ohorei deratchicoten guciac,
8 Eta çain ditzaten tabernacleco unciac, hango eguimbideac bethetzen dituztelaric.