20 Merariren semeac: Moholi eta Musi.
21 Jersonen ganic ilki ciren bi familia, Lebnirena eta Semeirena:
22 Ceinetaricaco guiçonquiac, harturic hilabethe batecoac eta goiticoac, baitziren çazpi mili eta borz ehun.
23 Hauquiec tabernacle guibelean campatuco dira iguzqui-sarcetic,
24 Laelen seme, Eliasaph aitzindariaren azpian.
25 Eta batasuneco tabernaclean çain egonen dira,
26 Beguiratzeco tabernaclea bera eta hartaco estalguia, batasuneco hegazteguico athearen aitzinean hedatzen den bela, eta lorioco erridauac: tabernacleco lorio sarcean hedatzen den bela ere, eta aldareco cerbitzuco direnac oro, tabernacleco sokac eta hartaco tresna guciac.