23 Hauquiec tabernacle guibelean campatuco dira iguzqui-sarcetic,
24 Laelen seme, Eliasaph aitzindariaren azpian.
25 Eta batasuneco tabernaclean çain egonen dira,
26 Beguiratzeco tabernaclea bera eta hartaco estalguia, batasuneco hegazteguico athearen aitzinean hedatzen den bela, eta lorioco erridauac: tabernacleco lorio sarcean hedatzen den bela ere, eta aldareco cerbitzuco direnac oro, tabernacleco sokac eta hartaco tresna guciac.
27 Caathen ondoregoan dira Amramtarrac, Jesaartarrac, Hebrontarrac eta Ocieltarrac. Horiec dira Caatharren familiac, beren icenez kondatuac:
28 Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac dira çorci mila eta sei ehun: sainduteguian çain egonen dira,
29 Eta campatuco dira egüerdi-aldetic.