32 Bada, Aaron apheçaren seme, Eleaçar, lebitarretaco aitzindarien buruçaguia, içanen da sainduteguia beguiratzen duten çainçaileen gaineco.
33 Merarirenganicacoac dira Moholitarrac eta Musitarrac, beren icenez kondatuac:
34 Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac, sei mila eta berrehun.
35 Hequien aitzindari içanen da Suriel, Abihaielen semea; campatuco dira ipharretic.
36 Hequiec çaindu beharrac içanen dira tabernacleco oholac, hagac, habeac, habeen oinac, eta hequiei darraizcoten guciac:
37 Lorioco habeac inguruan beren oinequin, eta hesaulac sokequin.
38 Moisec eta Aaronec bere semeequin çaindu behar baitute sainduteguia Israelgo semeen erdian, campatuco dira batasuneco tabernaclearen aitzinean, erran nahi baita iguzqui-atheratzeco aldean: hurbilduco den edocein arrotz, hilen da.