33 Merarirenganicacoac dira Moholitarrac eta Musitarrac, beren icenez kondatuac:
34 Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac, sei mila eta berrehun.
35 Hequien aitzindari içanen da Suriel, Abihaielen semea; campatuco dira ipharretic.
36 Hequiec çaindu beharrac içanen dira tabernacleco oholac, hagac, habeac, habeen oinac, eta hequiei darraizcoten guciac:
37 Lorioco habeac inguruan beren oinequin, eta hesaulac sokequin.
38 Moisec eta Aaronec bere semeequin çaindu behar baitute sainduteguia Israelgo semeen erdian, campatuco dira batasuneco tabernaclearen aitzinean, erran nahi baita iguzqui-atheratzeco aldean: hurbilduco den edocein arrotz, hilen da.
39 Moisec eta Aaronec, Jaunaren manamenduaren arabera kondatu içan cituzten lebitar guciac, familiaca, hilabethe bateco eta goitico guiçonquiac içan ciren hogoi eta bi mila.