42 Moisec, Jaunac manatu beçala, kondatu cituen Israelgo semeen lehen-sorthuac:
43 Eta guiçonquiac beren icenez, hilabethe batecoac eta goiticoac, içan ciren hogoi eta bi mila berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur.
44 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
45 Har çatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthuen orde, eta lebitarren abereac hequien abereen orde; eta lebitarrac içanen dira eneac. Jauna naiz ni.
46 Eta lebitarren nombrea xitzen duten Israelgo semeetaco berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur lehen-sorthuen saritzat,
47 Hartuco dituçu buru bakotcheco borz siclo sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu.
48 Eta diru hori Aaroni eta bere semeei emanen dioçute, goitico direnen saritzat: