44 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
45 Har çatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthuen orde, eta lebitarren abereac hequien abereen orde; eta lebitarrac içanen dira eneac. Jauna naiz ni.
46 Eta lebitarren nombrea xitzen duten Israelgo semeetaco berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur lehen-sorthuen saritzat,
47 Hartuco dituçu buru bakotcheco borz siclo sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu.
48 Eta diru hori Aaroni eta bere semeei emanen dioçute, goitico direnen saritzat:
49 Beraz goitico cirenen dirua, lebitarren ganic berrerosi cituztenena, hartu çuen Moisec,
50 Israelgo semeetaco lehen-sorthuen orde, mila hirur ehun eta hirur hogoi eta borz siclo sainduteguico phisura;