5 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6 Hurbilaraz çaçu Lebiren leinua eta jarraraz çaçu Aaron apheçaren aitzinean, cerbitza deçaten eta çain egon ditecençat,
7 Eta beguira detzaten, populuac lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean bihurtu behar dituen ohorei deratchicoten guciac,
8 Eta çain ditzaten tabernacleco unciac, hango eguimbideac bethetzen dituztelaric.
9 Eta emaitzaz emanen diozcatzute lebitarrac,
10 Aaroni eta bere semeei, ceinei utziac içan baitira Israelgo semeez. Bainan Aaron eta bere semeac eçarrico dituçu apheztasuneco eguimbideetaraco. Eguimbide horietara hurbilduco den arrotza hilen da.
11 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: