4 Emaztequi batec botu eguin badu, eta bere burua cin eguinic hersi badu, bere aitaren etchean balin badago, eta nexca gaztea oraino: baldin aitac eçagutu badu harec eguin botua, eta cina ceinetaz bere burua baitu premian eçarri, eta ixilic egon bada, alaba botuaz behartua da.
5 Eta eguinçaz betheco du botuaz eta cinaz aguindu duena.
6 Baldin ordean, aditu beçain laster, aitac ecetz erran badu, alabaren botuac eta cinac alferrac içanen dira, eta aguinduaz ez da hobendun iduquia içanen, aitac ez duelacotz onhetsi.
7 Baldin senhardun jabe balin bada, eta behin hitza ahotic atheratuz bere burua cinaz premiatu badu:
8 Eta senharrac, aditu duen egunean, enferra eguin ez badio, botuaz hersia da, eta aguindu gucia eguinen du.
9 Bainan senharrac aditu orduco ecetz erran badu, eta alfer bilhacaraci baditu haren aguinçac eta hitzac ceinetaz bere burua premietan eçarri baitzuen, Jaunac barkatuco dio.
10 Emazte alhargunac eta bere senharraz iraiciac, botu eguinac betheco dituzte.