13 Bada, Moise, Eleaçar apheça eta sinagogaco buruçagui guciac campetaric ilki ciren hequien bidera.
14 Eta armadaco buruçaguiei eta mila guiçonen eta ehun guiçonen aitzindariei samurturic, Moisec erran cioeten:
15 Certaco beguiratu ditutzue emaztequiac?
16 Ez othe dira horiec Israelgo semeac limburraraci dituztenac, Balaamec bururaturic, eta Jaunari huts eguitera ekarri çaituztenac Phogorreco bekatuaz, ceinaren gatic populua joa içatu baita?
17 Hil çatzue beraz guiçonqui mota gucia, haur xeheetan ere; eta guiçonarequin kutsatu diren emaztequi guciei, cinçurrac eguiozquitzuete;
18 Bainan çuençat beguira çatzue nexcac eta xahu diren nescatcha guciac;
19 Eta campetan sarthu gabe çazpi egunez çaudezte. Guiçona hil duena, edo hila uquitu duqueena xahutuco da hirugarren eta çazpigarren egunean.