22 Urhea, cilharra, cobrea, burdina, beruna, ezteinua,
23 Eta garrean iragan ditazqueen guciac, suaz xahu eguin behar dira; bainan sua ecin jasan deçaquetenac oro, xahupeneco uraz sainduetsi behar dira;
24 Çuen soinecoac çazpigarren egunean garbituco ditutzue, eta guero xahu eguinic sartuco çarete campetara.
25 Halaber Jaunac erran cioen Moisi:
26 Çuc, Eleaçar apheçac eta populuco aitzindariec athera çaçue cer den atzemanic guiçonetic aciendaraino;
27 Çathituco diozcatzuete bardinean buluzquinac guduan içatu direnei eta guerlara atheratu direnei eta gaineraco osteari;
28 Eta guducatu direnen ganic eta guerlan içatu direnen ganic Jaunari çathia berecico dioçu, borz ehunetaric bat, nahiz guiçonetaric, nahiz idietaric, asto eta ardietaric,