29 Eta çathi hura Eleaçar apheçari emanen dioçu, ceren hequiec baitira Jaunaren picainac.
30 Israelgo semeen pharte erditic ere hartuco duçu berrogoi eta hamargarren burua guiçonetaric, idietaric, astoetaric, ardietaric eta acienda gucietaric, eta emanen diozcatzuete Jaunaren tabernaclearen çain daudecin lebitarrei.
31 Eta Moisec eta Eleaçarrec eguin çuten Jaunac manatu beçala.
32 Bada, armadac harrapatu buluzquina içan cen sei ehun eta hirur hogoi eta hamaborz mila ardi,
33 Hirur hogoi eta hamabi mila idi,
34 Hirur hogoi eta bat mila asto,
35 Eta guiçona eçagutu etzuten nescatchetaric hogoi eta hamabi mila arima.