30 Israelgo semeen pharte erditic ere hartuco duçu berrogoi eta hamargarren burua guiçonetaric, idietaric, astoetaric, ardietaric eta acienda gucietaric, eta emanen diozcatzuete Jaunaren tabernaclearen çain daudecin lebitarrei.
31 Eta Moisec eta Eleaçarrec eguin çuten Jaunac manatu beçala.
32 Bada, armadac harrapatu buluzquina içan cen sei ehun eta hirur hogoi eta hamaborz mila ardi,
33 Hirur hogoi eta hamabi mila idi,
34 Hirur hogoi eta bat mila asto,
35 Eta guiçona eçagutu etzuten nescatchetaric hogoi eta hamabi mila arima.
36 Eta guduan içatu cirenei emana içan cen erdia, hirur ehun eta hogoi eta hamaçazpi mila eta borz ehun ardi,