16 Bada, hurbilago ethorriz, erran çuten: Hespilac eguinen ditugu ardiençat, eta heiac abereençat, eta gure haurrençat ere hiri hazcarrac:
17 Gu ordean harmac soinean eta guerriac tincaturic gudura goanen gare Israelgo semeen aitzinean, eçar ditzagun arteo beren egonlekuetan. Gure haur xeheac eta ditugun guciac gueldituco dira hiri harrasiztatuetan, toquico egoiliarren malçurquerien beldurrez.
18 Ez gare gure etcheetara bihurtuco, Israelgo semeac beren ondoregoaren goçamenean sarthu arteo:
19 Eta ez dugu Jordanez haindian deusere bilhatuco, ceren jadanic uraz iguzqui-alderat baitugu gure içança.
20 Moisec erran cioeten: Eguiten baduçue aguincen duçuena, eta Jaunaren aitzinean goaten baçarete gudurat abian,
21 Eta guerlaco guiçon guciec harmaturic iragaiten badute Jordaneco ura, Jaunac bere etsaiac herrauts ditzan arteo,
22 Eta leku gucia hari azpicotua içan dadien arteo: orduan içanen çarete hobengabe Jaunaren eta Israelen aitzinean, eta ardietsiren ditutzue Jaunaren aitzinean nahi ditutzuen ephaitzac.