7 Certaco asaldatzen ditutzue Israelgo semeen gogoac, ausarta ez ditecençat iragaitera Jaunac ematera dihoazcoten lekura?
8 Ez othe çuten hola-hola eguin çuen aitec Cadesbarnetic igorri nituenean lurraren beguiztatzera?
9 Eta heldu içan ondoan Mahats-mulkoco haranera, leku gucia ikusiric, lotsatu çuten Israelgo semeen bihotza, sar etzitecen Jaunac hequiei eman eremuetan.
10 Eta Jaunac samurturic cin eguin çuen, cioelaric:
11 Eguiptotic igan diren guiçon horiec, hogoi urtheco eta goiticoec, ez dute ikusico Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cin eguinic aguindu diotedan lurra, ceren etzaizquitan nahi içan jarraiqui,
12 Lekat Caleb, Jephone Ceneztarraren semea, eta Josue, Nunen semea: horiec ene nahia bethe dute.
13 Eta bere samurrean Israelen alderat, Jaunac berrogoi urthez mortuan inguruca erabili du, xahu cedin arteo haren aitzinean gaizquia eguin çuen guiçaldi gucia.