1 Hauquiec dira Israelgo semeen egonaldiac, Eguiptotic beren andanetan ilki cirenean Moisen eta Aaronen escupean.
2 Moisec iscribatu cituen campa-lekuca ceinetaz aldatzen baitziren Jaunaren manuz.
3 Israelgo semeac abiatu ciren beraz Erramesestic, lehembicico hilabethean, hilabethearen hamaborzgarren egunean, Bazco biharamunean, Jaunaren escupe indarsuan, Eguiptoar guciec ikusten cituztela,
4 Hauquiec beren lehen-sorthuen ehorzten hari cirelaric, Jaunac jo cituen ondoan (ecen bere aspercundea hedatu çuen hequien jaincoen gaineraino).
5 Israelgo semeac campatu ciren Socothen.
6 Eta Socothetic ethorri ciren Ethamera, ceina baita mortuco buru-buruan.