4 Hauquiec beren lehen-sorthuen ehorzten hari cirelaric, Jaunac jo cituen ondoan (ecen bere aspercundea hedatu çuen hequien jaincoen gaineraino).
5 Israelgo semeac campatu ciren Socothen.
6 Eta Socothetic ethorri ciren Ethamera, ceina baita mortuco buru-buruan.
7 Handic ilkiric, ethorri ciren Phihahirotheco parrera, ceina Beelsephoni beguira baitago, eta campatu ciren Magdalumen aitzinean.
8 Phihahirothetic abiaturic, iragan ciren itsasoaren erditic mortura; eta hirur egunez Ethamgo mortua gaindi ibiliric, campatu ciren Maran.
9 Eta Maratic abiaturic, ethorri ciren Elimera, non baitira hamabi ithurri eta hirur hoguei eta hamar palma-ondo; eta han campatu ciren.
10 Handic ere atheraturic, campac landatu cituzten itsaso Gorriaren bazterrean. Itsaso Gorritic goanic,