10 Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçuete: Jordaneco ura Canaango lurrera iragan duqueçuenean,
11 Berez çatzue ihes-leku içan behar diren hiriac odola nahi gabe ixuri duten ihesliarrençat.
12 Ihesliarra hequietan sarthuz gueroz, hura ecin hil ahal deçan hilaren ahaideac, aguer dadien arteo populuaren aitzinera, eta haren eguitecoa juiatua içan dadien arteo.
13 Eta ihes-lekutzat berecico diren hiri horietaric,
14 Hirur içanen dira Jordanez hunaindian eta hirur Canaango lurrean,
15 Harat ihes eguin deçan odola nahi gabe ixuri duenac, ixurçailea içan dadien Israelgo semeetaric edo hequien artean dabilçan arrotzetaric.
16 Baldin norbaitec burdinaz jotzen badu, eta joa dena hil bada, hilcequetaz hobendun içanen da, eta bera ere hila içanen da.