13 Eta ihes-lekutzat berecico diren hiri horietaric,
14 Hirur içanen dira Jordanez hunaindian eta hirur Canaango lurrean,
15 Harat ihes eguin deçan odola nahi gabe ixuri duenac, ixurçailea içan dadien Israelgo semeetaric edo hequien artean dabilçan arrotzetaric.
16 Baldin norbaitec burdinaz jotzen badu, eta joa dena hil bada, hilcequetaz hobendun içanen da, eta bera ere hila içanen da.
17 Baldin harria arthiquitzen badu, eta joa dena hilcen bada, bera orobat gaztigatua içanen da.
18 Egurraz joa içanic hil dena, joilearen odolaz aspertua içanen da.
19 Hilaren ahaideac hilçailea hilen du: hilen du atzeman beçain sarri.