16 Baldin norbaitec burdinaz jotzen badu, eta joa dena hil bada, hilcequetaz hobendun içanen da, eta bera ere hila içanen da.
17 Baldin harria arthiquitzen badu, eta joa dena hilcen bada, bera orobat gaztigatua içanen da.
18 Egurraz joa içanic hil dena, joilearen odolaz aspertua içanen da.
19 Hilaren ahaideac hilçailea hilen du: hilen du atzeman beçain sarri.
20 Baldin norbaitec herracundez bulkatu badu guiçona, edo malçurqueriaz gainera cerbait arthiqui badio,
21 Edo haren etsai içanez, escuaz jo badu, eta hura hil bada, joilea hilcequetaz hobendun içanen da: hilaren ahaideac atzeman orduco, cinçurra eguinen dio.
22 Baldin guerthacariz, herraric