21 Edo haren etsai içanez, escuaz jo badu, eta hura hil bada, joilea hilcequetaz hobendun içanen da: hilaren ahaideac atzeman orduco, cinçurra eguinen dio.
22 Baldin guerthacariz, herraric
23 Eta etsaitasunic gabe, horietaric cerbait eguin badu,
24 Eta hori populuaren aitzinean frogatua içan bada, eta odolezco eguitatea xuritua içan bada hilçailearen eta ahaidearen artean,
25 Hobengabe atheratua içanen da asperçailearen escuetaric, erabaquiz bihurtua içanen da bere ihes-lekuco hirira, eta han egonen da olio sainduaz gançutua içan den aphez-handia hil dadien arteo.
26 Desterratuei erakutsiac diren hirien muguetaric campo hilçailea
27 Atzemana balitz, eta joa balitz odolaren asperçaile denaz, hura hil luqueena hoben gabe litaque.