26 Desterratuei erakutsiac diren hirien muguetaric campo hilçailea
27 Atzemana balitz, eta joa balitz odolaren asperçaile denaz, hura hil luqueena hoben gabe litaque.
28 Ecen ihesliarrac hirian egon behar çuen aphez-handia hil cedien arteo: bainan hau hil den ondoan, heriotzeguina bihurtuco da bere lurrera.
29 Manamendu hauquiec bethi iraunen dute eta legue içanen dira egonen çareten toqui gucietan.
30 Heriotze-eguilea, lekucoac ençun ondoan, gaztigatua içanen da: nihor ez da condenatuco lekuco bakar baten lekucotasunaren gainean.
31 Odolaz hobendun denaren ganic ez duçue hartuco odol-sariric; bera içanen da berehala hila.
32 Desterratuac eta ihesliarrac niholaz-ere ecin bihurtuco dira beren hirietara, aphez-handia hil dadien aitzinean,