3 Hiriac egoteco, eta hiripeac inguruan, berac hirietan egon ditecen, eta hiripeac arthaldeençat eta abereençat içateco;
4 Hiripeac hirietaco harrasietaric campora inguruan hedatuco dira mila urhats.
5 Iguzqui-aldera içanen dira bi mila beso, eta hegoaco aldera orobat bi mila beso; itsasoco alderat ere, ceina mendebalari beguira baitago, neurri bera içanen da, eta ipharreco alderdia hola-holaco mugaz xedatuco da; eta erdian içanen dira hiriac, eta campoan hiripeac.
6 Bainan lebitarrei emanen diozcatzueten hiri horietaric, sei berecicc içanen dira ihesliarren lagunceco, odola ixuri duenac harat ihes eguin deçançat: eta hequiez berçalde, içanen dira berrogoi eta bi hiri,
7 Hori da, orotara berrogoi eta çorci hiri beren hiripeequin.
8 Eta Israelgo semeen içancetaric emanac içanen diren hiri horietaric, guehiena kendua içanen çaioete guehienic dutenei, eta gutiena gutienic dutenei; eta bakotchac bere içanaren arabera hiriac emanen diozcate lebitarrei.
9 Jaunac erran cioen Moisi: