30 Heriotze-eguilea, lekucoac ençun ondoan, gaztigatua içanen da: nihor ez da condenatuco lekuco bakar baten lekucotasunaren gainean.
31 Odolaz hobendun denaren ganic ez duçue hartuco odol-sariric; bera içanen da berehala hila.
32 Desterratuac eta ihesliarrac niholaz-ere ecin bihurtuco dira beren hirietara, aphez-handia hil dadien aitzinean,
33 Beldurrez-eta kutsa deçaçuen çuen egonlekuco lurra, ceina nothatua içanen baita hobenic gabecoen odolaz: eta ez daiteque bercela xahutua içan baicic-ere berceren odola ixuri duenaren odolaz.
34 Eta horrela xahu eguinen da çuen lurra, eta ni egonen naiz çuequin. Ecen ni naiz Israelgo semeen artean nagoen Jauna.