1 Eta Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric:
2 Mana çoçute Israelgo semeei campetaric iraiz detzaten leguensu, haci-jariadun eta hiliquia uquituric lohitu guciac:
3 Campetaric iraiz çaçue hala guiçonquia nola emaztequia, beldurrez-eta kutsa deçaten ni çuequin nagoen toquia.
4 Eta hala eguin çuten Israelgo semeec, eta hequiec iraici cituzten campetaric, Jaunac Moisi erran cioen beçala.
5 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6 Erroçute Israelgo semeei: Guiçonac edo emaztequiac eguin duqueenean guiçonei guerthatzen ohi çaioten bekatuetaric, eta ardura escasez hautsi duquetenean Jaunaren manamendua, eta hobendun eguin direnean,
7 Aithortuco dute beren bekatua, hartu gucia bihurtuco dute, eta borzgarren bat gaineraco, hainari ceini bidegabe eguin baitiote.