5 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6 Erroçute Israelgo semeei: Guiçonac edo emaztequiac eguin duqueenean guiçonei guerthatzen ohi çaioten bekatuetaric, eta ardura escasez hautsi duquetenean Jaunaren manamendua, eta hobendun eguin direnean,
7 Aithortuco dute beren bekatua, hartu gucia bihurtuco dute, eta borzgarren bat gaineraco, hainari ceini bidegabe eguin baitiote.
8 Bainan nihor ez bada harceco, Jaunari emanen diote, eta apheçarençat içanen da, lekoraturic xahupeneraco escaincen den aharia, bitima jabalgarri içan dadiençat.
9 Israelgo semeec escaincen dituzten picain guciac halaber apheçarenac dira:
10 Eta bakotchac sainduteguian escaincen duen edocein gauça, eta apheçaren escuetara ematen, hunena içanen da.
11 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric: