8 Bainan nihor ez bada harceco, Jaunari emanen diote, eta apheçarençat içanen da, lekoraturic xahupeneraco escaincen den aharia, bitima jabalgarri içan dadiençat.
9 Israelgo semeec escaincen dituzten picain guciac halaber apheçarenac dira:
10 Eta bakotchac sainduteguian escaincen duen edocein gauça, eta apheçaren escuetara ematen, hunena içanen da.
11 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
12 Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Guiçonac, ceinaren emaztea makurtu baita, eta senharraz narda eguinic,
13 Lo eguin baituque berce guiçon batequin, eta senharrac hori ecin atzeman baituque, bainan nahaste likits hori estalia badago, eta lekucoz ecin froga badaiteque, ceren emaztequia ez baita bere bekatuan atzemana içatu;
14 Bekaizgoco asmuec sutatzen badute senharra emaztearen contra, ceina içanen baita edo kutsatua, edo aiheru behargabecoz bilhatua,