14 Eta Jaunari escainico dio haren escainça, urtheco bildots narriogabe bat holocaustetan, urtheco anchu narriogabe bat bekatuarençat, eta ahari narriogabe bat baquezco bitimetan;
15 Halaber sasqui bat ogui airis olioz bustiac içanen direnac, ophil alcharrigabeac olioz gançutuac, eta bakotcharen libacioneac,
16 Apheçac Jaincoaren aitzinean escainico ditu, eta bitima sacrificatuco du bekatuarençatecoa nola holocaustetacoa.
17 Berçalde aharia, baquezco bitima, Jaunari imolatuco dio, batean escaincen dituelaric airisetaco sasquia eta ohitzaz çor diren libacioneac.
18 Orduan naçarearrari batasuneco tabernaclearen athe aitzinean murriztuco çaio bere consecracioneco ilaia: apheçac hartuco ditu haren ileac, eta baquezco bitimen azpico suaren gainean eçarrico ditu.
19 Eta hartuco ditu ahariaren sorbalda errea, ophil alchagarrigabe bat sasquitic, eta bixcotcha airis bat, eta naçarearrari escuetan eçarrico diozca, haren burua murriztua içan den ondoan.
20 Eta berriz haren ganic harturic, alchatuco ditu Jaunaren aitzinean: eta sainduetsiz gueroztic, apheçarenac içanen dira, hala nola berezteco manatua den bulhar-artea, eta azpia ere. Guero naçarearrac arnoa edan deçaque.