2 Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Guiçonac edo emaztequiac botu eguin duquetenean beren buruac sainduesteco, eta consecratu nahi içan badira Jaunari,
3 Beguiratuco dira arnotic eta hordi deçaqueten gucietaric. Ez dute edanen, arnotic edo beren cer-nahi edaritaric eguina den minagretic, eta mahatsetic atheratzen den edarietaric ez dute edanen: ez dute janen ez mahats frescoric, ez merlaturic.
4 Jaunari botuz consecratuac diren ephe gucian, mahats merlatutic pipitaraino deusere ez dute janen mahastitic ethor daitequeenic.
5 Berezgoaco ephe gucian biçarnabala ez da iraganen hequien buruan, Jaunari consecratuac diren azquen eguna bethe arteo. Baina, ilea buruan handitzen hari çaioelaric, saindu içanen da.
6 Bere consecracioneco ephe gucian ez da hilari hurbilduco;
7 Ez da kutsatuco bere aitaren ere, ez bere amaren, anaiaren eta arrebaren ehorztetan, ceren bere Jaincoaren consecracionea duen buruaren gainean.
8 Berezgoaco ephe gucian saindu içanen çaio Jaunari.