4 Jaunari botuz consecratuac diren ephe gucian, mahats merlatutic pipitaraino deusere ez dute janen mahastitic ethor daitequeenic.
5 Berezgoaco ephe gucian biçarnabala ez da iraganen hequien buruan, Jaunari consecratuac diren azquen eguna bethe arteo. Baina, ilea buruan handitzen hari çaioelaric, saindu içanen da.
6 Bere consecracioneco ephe gucian ez da hilari hurbilduco;
7 Ez da kutsatuco bere aitaren ere, ez bere amaren, anaiaren eta arrebaren ehorztetan, ceren bere Jaincoaren consecracionea duen buruaren gainean.
8 Berezgoaco ephe gucian saindu içanen çaio Jaunari.
9 Bainan norbait terrepentean hilcen bada haren aitzinean, haren buruan consecracionea lohitua içanen da: berehala bere xahupeneco egun berean ilea murriztuco du, eta çazpigarren egunean berriz.
10 Bainan çorcigarren egunean bi ttorttoila edo bi usocume escainico diozca apheçari lekucotasuneco tabernacle-sarcean.