11 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Aitzindari bakotchac egun banetan escain betzate beren emaitzac aldarearen dedicacionecotzat.
12 Lehembicico egunean, Nahason, Aminadaben semeac, Judaren leinucoac, eguin çuen bere escainça:
13 Eta hartan ciren cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclotacoa phisura, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisu, eta biac betheac irin cethabatuz, olioz bustiric, sacrificiocotzat;
14 Xurrutto bat, hamar urrezco siclotacoa, isensuz bethea;
15 Idi bat arthaldetic, eta ahari bar, eta urtheco bildots bat, holocaustetan;
16 Aker bat bekatuarençat,
17 Eta baquezco bitimen sacrificioco, bi idi, borz ahari, borz aker eta urtheco borz bildots: hori da Nahason, Aminadaben semearen escainça.