7 Bi orga eta lau idi eman ciozcaten Jersonen semeei, çuten beharraren arabera.
8 Berce lau orga eta çorci idi Merariren semeei eman ciozcaten, beren cargu eta eguitecoaren arabera, Aaron apheçaren seme Ithamarren manuen azpian.
9 Bainan Caathen semeei etzioten eman ez orga, ez idiric, sainduteguian cerbitzatzen dutelacotz, eta beren soin gainetan ekarcen dituztelacotz haxeac.
10 Beraz aitzindariec, aldarearen dedicacionecotzat, eguin cituzten beren escainçac aldarearen aitzinean, hura gançutua içan cen egunean.
11 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Aitzindari bakotchac egun banetan escain betzate beren emaitzac aldarearen dedicacionecotzat.
12 Lehembicico egunean, Nahason, Aminadaben semeac, Judaren leinucoac, eguin çuen bere escainça:
13 Eta hartan ciren cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclotacoa phisura, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisu, eta biac betheac irin cethabatuz, olioz bustiric, sacrificiocotzat;