12 Lebitarrec ere escuac idien buruen gainean eçarrico dituzte: bat imolatuco duçu bekatuarençat, eta bercea holocaustetan Jaunari, hequiençat errequeipen eguiteco.
13 Guero ekarrico dituçu lebitarrac Aaronen eta bere semeen aitzinera, eta Jaunari escainiric, consecratuco dituçu,
14 Eta Israelgo semeen ganic berecico dituçu, eneac içan ditecençat;
15 Eta guero batasuneco tabernaclean sarthuco dira ene cerbitzatzeco. Horrela xahutuco eta consecratuco dituçu escaincetan Jaunari: ceren emaitzetan emanac içan çaizquitan niri Israelgo semeez.
16 Hartu ditut Israelen amaren sabela lehenic idequitzen duten gucien orde.
17 Eneac dira ecen Israelgo semeen lehen-sortuac oro, nahiz guiçonetaricacoac, nahiz abereetaricacoac. Hequiec enetzat sainduetsi ditut, lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean jo içan ditudan egunetic:
18 Eta lebitarrac hartu ditut Israelgo lehen-sorthu gucien orde: