14 Eta Israelgo semeen ganic berecico dituçu, eneac içan ditecençat;
15 Eta guero batasuneco tabernaclean sarthuco dira ene cerbitzatzeco. Horrela xahutuco eta consecratuco dituçu escaincetan Jaunari: ceren emaitzetan emanac içan çaizquitan niri Israelgo semeez.
16 Hartu ditut Israelen amaren sabela lehenic idequitzen duten gucien orde.
17 Eneac dira ecen Israelgo semeen lehen-sortuac oro, nahiz guiçonetaricacoac, nahiz abereetaricacoac. Hequiec enetzat sainduetsi ditut, lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean jo içan ditudan egunetic:
18 Eta lebitarrac hartu ditut Israelgo lehen-sorthu gucien orde:
19 Eta emaitzaz eman ditut, populuaren erditic, Aaroni eta bere semeei, Israelen orde cerbitza neçatençat batasuneco tabernaclean, eta othoitz eguin deçatençat hequiençat, beldurrez-eta gaitza eror dadien populura, ausartatzen balitz sainduteguiari hurbilcera.
20 Eta Moisec, Aaronec eta Israelgo semeen oste guciac lebitarren gainean eguin çuten, Jaunac Moisi manatu cioena: