2 Minça çaite Aaroni eta erroçu: Çazpi criseluac eçarri dituçun ondoan, ganderailua xutic eçarria içan bedi egüerdi-aldean. Mana çaçu beraz criseluec, ipharrari buruz dagoen toquitic, beguira deçaten proposicioneco oguien mahainari; ganderailuac beguiratzen dioen alderdia beharco dute arguitu.
3 Eta Aaronec eguin çuen, eta criseluac anderailuaren gainean eçarri cituen, Jaunac Moisi manatu beçala.
4 Bada, ganderailua eguina cen urhe beratzez, nahiz erdico habea, nahiz bi sahetsetaric sorcen ciren adarrac: eta Jaunac Moisi erakutsi cioen moldearen arabera, hala eguina cen ganderailua.
5 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6 Lebitarrac har çatzu Israelgo semeen erditic, eta hequien xahupena eguinen duçu
7 Hulatcheco moldetan: xahupeneco urez ihinztatuac içan beitez, eta beren haraguico ile guciac murritz betzate. Eta beren soinecoac xuritu dituzqueten ondoan, eta xahutuac direnean,
8 Hartuco dute idi bat arthaldeetaric, eta haren libacionea irin olioz bustia: bainan çuc berce idi bat hartuco duçu arthaldetic bekatuarençat: