7 Hulatcheco moldetan: xahupeneco urez ihinztatuac içan beitez, eta beren haraguico ile guciac murritz betzate. Eta beren soinecoac xuritu dituzqueten ondoan, eta xahutuac direnean,
8 Hartuco dute idi bat arthaldeetaric, eta haren libacionea irin olioz bustia: bainan çuc berce idi bat hartuco duçu arthaldetic bekatuarençat:
9 Eta lebitarrac hurbilaracico dituçu batasuneco tabernaclearen aitzinera, Israelgo semeen oste gucia bilaraci ondoan.
10 Eta lebitarrac Jaunaren aitzinean içanen direnean, Israelgo semeec escuac eçarrico dituzte hequien gainean.
11 Eta Aaronec lebitarrac Jaunaren aitzinean escainico ditu Israelgo semeenganicaco emaitza bat beçala, haren eguimbideetan cerbitzatzeco.
12 Lebitarrec ere escuac idien buruen gainean eçarrico dituzte: bat imolatuco duçu bekatuarençat, eta bercea holocaustetan Jaunari, hequiençat errequeipen eguiteco.
13 Guero ekarrico dituçu lebitarrac Aaronen eta bere semeen aitzinera, eta Jaunari escainiric, consecratuco dituçu,