6 Bada, cembaitec, guiçon hilaz lohituric, etzeçaqueten Bazcoa egun hartan eguin; Moisi eta Aaroni hurbilduric,
7 Erran cioeten: Guiçon hilaz lohituac gare; certaco guibelatuac içanen gure Jaunari eguitetic escainça bere orduan Israelgo semeequin?
8 Moisec ihardetsi cioten: Çaudezte Jauna consulta deçadan cer manatuco duen çuetaz.
9 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
10 Erroçute Israelgo semeei: Çuen artecoric norbait guiçon hilaz lohitu bada, edo bidaiaz urrun guertha badadi, eguin beça Jaunaren Bazcoa.
11 Bigarren hilabethean, hilabethearen hamalaugarren egunean ilhuncean, Bazcoa jan beça airisequin eta basa letchurequin;
12 Hartaric ez dute deusere utzico biharamun goiça arteo, eta hartaco heçurric ez dute hautsico: beguiraturen dituzte Bazcoco ceremonia guciac.