9 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
10 Erroçute Israelgo semeei: Çuen artecoric norbait guiçon hilaz lohitu bada, edo bidaiaz urrun guertha badadi, eguin beça Jaunaren Bazcoa.
11 Bigarren hilabethean, hilabethearen hamalaugarren egunean ilhuncean, Bazcoa jan beça airisequin eta basa letchurequin;
12 Hartaric ez dute deusere utzico biharamun goiça arteo, eta hartaco heçurric ez dute hautsico: beguiraturen dituzte Bazcoco ceremonia guciac.
13 Baldin norbaitec, xahu delaric, eta ez bidaian içan, eta halaric-ere Bazcoa ez badu eguiten, galdua içanen da bere populuaren erditic, ceren ez dioen Jaunari sacrificioa escaini bere orduan: berac jasanen du bere bekatua.
14 Halaber çuen arthean guerthatzen badira arrotzac eta campotarrac, Jaunari eguinen diote Bazcoa bere ceremonia eta bideen arabera, legue bera içanen da çuen artean hala arrotzarençat nola lekuco umearençat.
15 Bada, tabernaclea xutic jarria içan cen egunean, hedoi batec estali çuen hura. Bainan arratsetic goiceraino su bat iduri çagoen olharen gainean.