19 Nahi baduçue, ençuten banauçue, lurreco onez goçaturen çarete.
20 Nahi ez baduçue, eta hasarrera tarritatzen banauçue, ezpatac iretsiren çaituztete; ecen Jaunaren ahoa da minçatu.
21 Nola da lilitcho eguin hiri fidel, çucentasunez bethea? Çucembidea han egotu da, orai aldiz guiçon-hilçaileac.
22 Hire cilharra cephara bihurtua eta hire arnoa urarequin nahastecatua dun.
23 Hire buruçaguiac fedegabeac, ohoin-lagunac ditun; guciac emaitza-çale dira, sarien ondotic dabilça. Umeçurçarençat ez diote çucenari bere bidea ematen, eta alhargunaren xuritzecoac ez du hequien aitzinera sarbideric.
24 Aria hortaz, dio armadetaco Jainco Jaun, Israelgo hazcarrac: Baiqui! sosegu emanen diot ene buruari ene etsaien gainean, asperturen naiz ene etsaiez.
25 Eta çure gainera itzuliren dut escua, eta çure cepha kenduren dut xahu-xahua eguin arteo, eta edequiren dut çutan den ezteinu gucia.