Isaiasen Profecia 48 BHNT

1 Hau adi çaçue, Jacoben etchea, Israelen icenaz deitzen çaretenac, eta Judaren uretaric ilkitzen çaretenac, Jaunaren icenaz cin eguiten duçuenac, eta Israelen Jaincoaz orhoitzen çaretenac, ez eguiaren, ez-eta çucenaren bidean;

2 Alabainan hiri sainduaren icenetic dakarte beren icena, eta bermatzen dira Israelgo Jaincoaren gainean, armadetaco Jauna baita haren icena.

3 Lehembicico gauçac ordudanic aitzinerat erran ditut, eta ene ahotic ilki dira, eta adiaraci ditut: bat-batean eguin ditut, eta ethorri dira.

4 Banaquien ecic mokorra çarela, çure lephoa burdinazco ciri bat dela eta çure copeta cobrezcoa.

5 Ordudanic aitzinerat erran darozquitzut gauçac, guerthatu diren baino lehen erakutsi darozquitzut, beldurraz-eta erran cineçan: Ene idolec eguin dituzte horiec; molde bernuçatu eta urthuec dituzte manatu horiec.

6 Aditu cintuen, ikusatzu guciac. Eta çuec, eçagutaraci ditutzue? Ordutic gauça berriac aitzinerat erran darozquitzut; eta badira oraino beguiratuac ez daquizquitzunac.

7 Orai dira eguinac, eta ez lehendanic; ez egun hau baino lehen, eta ez ditutzu aditu, beldurrez-eta erran cineçan: Huna nic eçagutzen nituela.

8 Ez ditutzu, ez aditu, ez eçagutu, ez-eta çure beharria etzen ordutic idequia; badaquit ecen hautsico duçula leguea, eta legue-hauslea çaitut çure amaren sabeletic deithu.

9 Ene icenaren ariaz urrunduren dut ene sepha, eta ene ospea gatic balaztaturen çaitut, gal çaitecen beldurrez.

10 Suaz çaitut garbitu, bainan ez cilharra beçala; beharraren labean çaitut bereci.

11 Ene gatic, ene gatic eguinen dut, ez nadiençat içan burhoztatua; eta ez diot berce bati ene ospea utzico.

12 Adi neçaçu, Jacob, eta çuc, Israel, deitzen çaitudana: ni neroni, ni naiz lehena, ni azquena.

13 Ene escuac halaber asentatu du lurra, eta ene escuinac neurtu ditu ceruac; nic deithuco ditut, eta batean aguertuco dira.

14 Bil çaitezte guciac, eta adi çaçue: Idoletaric ceinec aitzinetic eçagutaraci ditu gauça hauquiec? Jaunac maithatu du Ciro; haren nahia Babilonan eguinen da, eta haren beso içanen da Caldean.

15 Ni, ni minçatu naiz, eta deithu dut hura; erakarri dut eta çucendua da haren bidea.

16 Hurbil çaquizquidate, eta hau adi çaçue: Ez naiz hastetic ixilca minçatu; gauça guerthatu baino lehenagodanic, han nincen; eta orai Jainco Jaunac eta haren izpirituac igorri naute.

17 Hau, dio Jaunac, çure berrerosleac, Israelgo sainduac: Ni naiz çure Jainco Jauna çuretzat on direnac irakasten darotzquitzudana, çabilçan bidean hotsematen darotzudana.

18 Oxala atzarria egotu bacine ene manamenduei! Çure baquea bilhacatua citaqueen hibai baten pare, eta çure prestutasuna itsasoco çurrumbiloac beçain barna.

19 Çu ganicaco iraulguia içanen cen legarra beçala eta çure sabeleticaco ondoregoa legarreco harrittoac iduri; haren icena etzen hilen eta eceztatua içanen ene aitzinean.

20 Ilki çaitezte Babilonatic, ihes eguioçuete Caldearrei; bozcariozco oihutan jaquinaraz çaçue çuen librança; adiaraz çaçue berria, eta lurraren buruetaraino heda çaçue; erraçue: Jaunac berrerosi du Jacob bere cerbitzaria.

21 Eguiptotic erakarcen cituenean, mortuan etzuten egarria jasan; harritic atheratu cioten ura, eta urratu çuen harria, eta turrustaca goan ciren urac.

22 Gaixtaguinençat ez da baqueric, dio Jaunac.