1 Sionen cariaz ez naiz ixilduren; Jerusalemen cariaz ez dut phausuric hartuco, haren prestua ilki dadien arteo argui bat beçala, eta haren salbatzailea bitz dadien arteo çuci bat beçala.
2 Jendaiec ikusiren dute çure prestua, eta erregue guciec çure salbatzaile ospetsua, eta deithuren çaituzte Jaunaren ahoac emanicaco icen berri batez.
3 Eta içanen çare Jaunaren escuan ospezco koro bat, eta çure Jaincoaren escuan erregue diadema bat.
4 Etzare guehiago deithuco Bazterrerat-utzia, eta çure lurra ez da guehiago deithuco Desmasiatua; bainan deithuco çare Ene-nahicaracoa, eta çure lurra Egoiliarduna; ceren Jaunac laket içan duen çure baithan, eta çure lurra egoiliarrez betheco baita.
5 Guiçon-gaztea egonen da ecen nescatcha gaztearequin, eta çure umeac çu baithan egonen dira; eta senharrac bozcario içanen du bere andreaz, eta çure Jaincoac bozcario içanen du çutaz.
6 Çainac eçarri ditut, oi Jerusaleme, çure harrasien gainean; egun gucian eta gau gucian ez dira behinere ixilduren.
7 Oi çuec, Jaunaz orhoitzen çaiteztenac, ez beçaiztete ixil, ez beçaçue ixilic utz, gogor deçan arteo Jerusaleme, eta lurrean eçar deçan laudagarri.
8 Jaunac cin eguin du bere escuinaz eta bere besoco indarraz: Ala! ematen badiotet guehiago çure oguia hazcurri çure etsaiei, eta arrotz-semeec edaten badute çure nekeetaricaco arnoa!
9 Ecen oguia uztatzen dutenec, janen dute hura, laudatuz Jauna; eta arnoa eguiten dutenec, edanen dute ene lorio sainduetan.
10 Iragan çaituzte, iragan atheetaric, bidea populuari aphain dioçoçuete, celhai dioçoçuete bidea, ken harriac, eta populuei alcha eçagutzaria.
11 Huna Jaunac lurraren bazterretaraino adiaraci duela: Erroçue Siongo alabari: Huna çure salbatzailea heldu dela; huna bere saria berequin, eta bere eguincaria bere aitzinean.
12 Eta deithuco dituzte Populu saindua, Jaunac berrerosia. Çu aldiz deithuco çaituzte: Hiri errecastatua, eta behinere ez Utzia.